XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitor zen hirugarren semea.

Haizearen usain ona nola bilduko gogoetaka zebilen.

Alferrik entseiatu zen, lurreko ontzi mota oroz biltzera.

Oihanean, basoan zegoela, orkatz batekin adiskide egin zen.

Orkatzari, behin honela kontatu zion: - Hik hain lasterra haizen horrek, ez ote hezake haizearen usaina bil?.

Orkatza, bere lastertasunaz harro, baso eta zelaien gaindi, lau hankan joan zen, sudur zuloak zabal zabalik.

Itzuli bat eginik, polikiago etorri zen atzera, sudurretik arnasa ezin hartuz: joanean bildutako usaina ez galtzeko.